“Aiurri” taldeko partaideen artean, astero, sari bat zozkatuko da. Sariduna “Aiurri” taldeko partaideetako bat izango da, ez du zertan irabazlea izan behar. “Onena” ez, baizik eta hasieratik “parte hartzailea” saritzea erabaki duelako erredakzio batzordeak. Saria eskuratu nahi duenak aste osoko partidak jokatu beharko ditu, nahitaez. Irabazlea Aduna, Amasa-Villabona, Andoain, Asteasu, Larraul, Urnieta eta Zizurkil udalerrietan bizi, ikasi edo lan egiten duena izan daiteke.
Eskualdeko produktuak
Aiurrik tokiko produktuen aldeko apustua egin nahi du. Aspillako, saskia, Arruti gozotegiko kutxa eta Mizpiradi sagardotegiko botilak zozkatu dira aurreko hiru denboraldietan. Laster denboraldi honetako sariaren berri emango dugu. Zorte on!
Urtarrilak 30-Apirilak 2 bitarte iraungo du Egunean Behin 11D denboraldiak
'Aiurri' taldean parte hartzeko aukera zabalik dago. Nola parte hartu?
- Egunean Behin APPa deskargatu behar da parte hartu ahal izateko.
- 'Aiurri' taldean parte hartzeko ESTEKA hauxe da.
- Taldera batu eta joka ezazu, animo.