Otsailaren 4ean, arratsaldeko 16:30etik aurrera, hiru partida jokatuko dira Galarreta frontoian. Horietako bat estelarra, Ansa urnietarraren eta Ezkurraren artekoa. Kutxabank Masters txapelketan aurrera egiteko ezinbestekoa izango dute garaipena lortzea, beraz, norgehiagoka ikusgarria aurreikusten da.