Hitzorduz beteriko asteburua Buruntzaldeako igerilariena

Aiurri 2023ko ots. 1a, 11:22

Asteburuan Gipuzkoako Neguko txapelketan, Gipuzkoako Neguko Sarian eta teknifikazio jardunaldian parte hartuko dute Buruntzaldea Taldeko kideek. 

Sailkatu diren infantilek, juniorrek eta absolutuek Gipuzkoako Neguko Txapelketan lehiatuko dira, Bergarako Agorrosin udal kiroldegian. Txapelketak goiz eta arratsaldeko jardunaldiak izango ditu, eta larunbatean zein igandean jokatuko dira. Goizeko jardunaldiak 10:00etan hasiko dira eta arratsaldekoak 16:30ean.

Bestalde, Gipuzkoako Txapelketarako sailkatu ez direnek Gipuzkoako Neguko Saria izango dute, larunbat arratsaldean. Txapelketa hau, gure taldeak antolatuta, Andoaingo Allurralden izango da eta arratsaldeko 15:30ean hasiko da.

Azkenik, Gipuzkoako Federazioaren deialdian oinarrituta, Iñaki Garciak, Oihan Matutek, Ibon Elolak eta Mario Amantegi alebinek teknifikazio jardunaldia izango dute, larunbat goizean, Donostiako 50 m-ko Paco Yoldi igerilekuan. Eguna lehorreko saio batekin hasiko da eta ur saioarekin amaituko da, goizeko 9:00etatik eguerdiko 14:00ak bitarte.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!