Sariduna, nola bestela, “Aiurri” taldeko partaideetako bat izango da. Ez du zertan irabazlea izan behar. “Onena” ez, baizik eta hasieratik “parte hartzailea” saritzea erabaki duelako erredakzio batzordeak. Aiurrik tokiko produktuen aldeko apustua egin nahi du. Aspillako saskia edota eskualdeko sagardogileen botilak. Oraingoan sari-emailea Arruti gozotegia izango da. "Aiurri" taldean azken denboraldian 500etik gora maiztasunez aritu ziren jolasean.