Ansak garaipen argia eskuratu zuen Ezkurraren aurka (30-17) eta final handia jokatuko du. Urnietarrak aise gainditu zuen Ezkurra, ez zion aukerarik eman. Maila altua erakutsi zuen partidan, kolpe indartsuekin eta fisikoki oso bizi. Nafarrak ezin izan zuen jokoan sartu eta lan handiak eduki zituen Ansari aurre egiten.
Imanol Ansak hasieratik hautsi zuen partidako jokoa. Horrela, 6-1 eta 11-5 aurreratu zen eta sei eta zazpi tantoko abantailak izan zituen; azkenean, 21-9, 25-13, 28-16 eta 30-17eko emaitzak lortuta aurkaria guztiz mendean hartu zuen.
Pilotakada gutxiko partida izan zen, eta 40 minutuko iraupena besterik ez zuen eduki. Ansa hobea izan zen jokoaren arlo guztietan, sakean, errestoan eta piloteoan. Alde handia egon zen bi atzelarien artean. Aurkariak jarraitu ezin izan zuen erritmoa ezarri zuen.