Aiztondoko Euskal Eskola Publikoaz Harro! taldearen kalejira koleretsua, datorren larunbatean

Aiurri 2023ko ots. 6a, 10:20
Abenduaren 12an egin zuten talde aurkezpena.

Aiztondo Euskal Eskola Publikoaz Harro! taldearen aurkezpena egin zuten abenduaren 12an, Zizurkilgo Plazida Otaño liburutegian. Hasierako ekitaldi honi jarraipena emanez, datorren larunbatean, kalejira koloretsua egingo dute Zizurkil eta Billabonan. 

Arratsaldeko 17:30etan hasiko dira kalejira koloretsuarekin; Zizurkilgo Joxe Aregi plazatik abiatu eta Amasa-Villabonara joango dira bailarako musikari, buruhandi eta erraldoien laguntzarekin. Amaiera ekitaldia, Malkar plazan izango da eta bailarako ordezkari, heldu zein haurrek parte hartuko dute bertan. Ekitaldirako herri eskoletako jertse eta kamixetak jantzirik eramatea eskatzen da. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!