Erremontea

Irazuk eta Aiestaranek garaipen garrantzitsua eskuratu dute Afizionatuen Erremonte Txapelketan

Aiurri 2023ko ots. 7a, 13:40

Irazuk eta Aiestaranek aurrerapauso handia lortu dute Gurrutxaga-Goikoetxea bikoteari irabazita (29-40).

Hasiera batean partida orekatua eta berdindua aurreikusten zen, baina tantoak egin ahala, Irazu eta Aiestaran sendotasun handiagoa erakusten hasi ziren, aurkariak mendean hartuta. Joera horri eutsi zioten partida osoan. 

Ligaxkako azken jardunaldia bizia eta ikusgarria izatea espero da, izan ere, tanteoaren arabera, Arluciaga-Eskudero edo Irazu-Aiestaran bikoteak lortu lezake finalerako txartela. Hau da, Arluciagak eta Eskuderok 36 tanto lortuz gero, finalera egingo dute jauzi. 35 edo gutxiago egingo balituzte, Irazu-Aiestaran bikoteak lortuko luke finalerako txartela.

Ligaxkako azken jardunaldia

Ostiralean, arratsaldeko 18:30ean, jokatuko da ligaxkako azken jardunaldia Arluciaga-Eskudero eta Gurrutxaga-Goikoetxea bikoteen artean.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!