1990eko hamarkadan eskualdean boleiak indarra izan zuenekoa

Aiurri 2023ko ots. 12a, 09:34

Leizaran Bolei taldea, 1996an

1993an hasi zen Leitzaran Bolei Taldearen oinarria, eta kadete, jubenil eta senior mailan dozenaka neska lehiatzen aritu ziren. Asteasun junior mailako taldea lehiatzen aritu zen, 1996an.

Andoain

Hainbat urtez, Euskal Herriko kirol elitean aritu ondoren, 2008an aurkeztu ezinik geratu zen Andoaingo EHU Leitzaran bolei taldea. 

Leizaran Bolei taldea, 1996an. Goian: Luis Mari Arrizabalaga, Nagore Rebollo, Enara Garmendia, Aizpea Esnal, Nahi-Ane Gonzalez, Udane Jauregi. Behean: Virginia Arruabarrena, Ixiar Jimenez, Itziar Arregi, Ainara Lasa eta Leire Lizarribar.

Asteasu

Pello Errota ikastetxearen izenean jokatu zuen Asteasuko nesken taldeak, 1996an. Jubenil mailan aritu ziren, nahiz eta haietako kide asko kadete mailakoak izan. "Bixkiak" tabernak jantziak ordaindu zizkien. 

Asteasuko bolei taldea, 1996an. Zutik: Noelia Perez, Davinia Perez, Maite Millan. Behean, Maider del Valle, Kristina Barriola, Ana Belen Marquiz eta Nekane Txapartegi. 

 

 

Artikulu osoa irakurgai dago Aiurri hamaboskarian

 

Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:

  • Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
  • Amasa-Villabona: Basajaun liburu-denda eta Amasa kafetegia.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!