Nora Mendizabalek eta Amaia Aldaik garaipen garrantzitsua lortu dute

Aiurri 2023ko ots. 13a, 11:37

Nora Mendizabalek beste garaipen bat eskuratu du, binakako Master Laboral Kutxa pilota txapelketan. Amaia Aldairekin bikotea osatuta, partida ikusgarria jokatu zuten, emozioz eta kalitatez beterikoa.

Jendetza bertaratu zen Amezketako Larrunarri frontoian. Pilotazaleek norgehiagoka bizia eta maila handikoa ikusteko aukera eduki zuten; Mendizabalek eta Aldaik garaipena eskuratu zuten Garai-Gaminde bikotearen aurka (22-16).

Lehen tantotik markagailuan aurretik joan ziren Aldai eta Mendizabal, baina alde handirik atera gabe. Bi atzelariak oso seguru aritu ziren, akatsik egin gabe eta pilotakada indartsuak emanez. Tanto gehienak aurrean egin zituzten: Amaia Aldaik, ohi bezala, erasoan maila handia eman zuen arren, Garaik defentsan sendo aritu zen eta lan handia eman zion txapeldunari. Hala ere, partida gorri kolorekoa izan zen, neurri handi batean, Nora Mendizabal andoindarraren erakustaldia medio.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!