Hasieran urdinak nagusitu ziren, 7-12 markagailuarekin aurretik jartzeraino; baina gorriek sakean min egin eta partidaren norabidea aldatzea lortu zuten. Arluciagak eta Eskuderok partida erdirako 5 tantoko abantaila lortu zuten eta horri eutsi zioten amaierara arte.
Ostiralean, arratsaldeko 18:30ean jokatuko da txapelketako finalerdia. Irabazleak otsailaren 24an jokatu du finala Arluciaga-Eskudero bikotearen aurka.