Emaitza onak lortu dituzte eskualdeko kirolariek Bilboko Hyrox txapelketan

Aiurri 2023ko ots. 13a, 13:24

Aitor Lizarazuk, Ismael Mateok eta Igor Arrutik lehen postua eskuratu dute beren adin tarteetan; horrez gain, sailkapen orokorrean Lizarazuk eta Arrutik bigarren eta laugarren postuak lortu dituzte, hurrenez hurren.

100 baino gehiagok parte hartu zuten BECen egin zen Hyrox txapelketan. Eskualdeko hainbat kirolarik parte hartu zuten Denontzat gimnasioaren izenean, eta adin tarte guztietakoak. 

Maila altuenean lehiatu ziren Aitor Lizarazu, Igor Arruti eta Ismael Mateo. Lizarazuk bigarren postua eskuratu zuen sailkapen orokorrena, eta lehen postua 30-34 urtekoen artean. Igor Arrutik, laugarren postua lortu zuen sailkapen orokorrean, eta lehenengoa 25-29 adin tartean. Ismael Mateok 15. postua lortu zuen sailkapen orokorrean eta lehenengoa 50-54 adin tartean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!