Erremontea

Aritz Eskudero andoindarrak eta Jon Irazu adunarrak profesional mailan debutatuko dute

Aiurri 2023ko ots. 17a, 10:12

Aritz Eskudero eta Jon Irazu

Oriamendik lau erremontista fitxatu ditu profesionaletan jokatzeko; Gurrutxaga eta Irazu aurrelariak, eta Eskudero eta Aiestaran atzelariak. Batzuek urteak daramatzate Galarretan ikasten. Lau erremontistek Hernaniko pilotalekuan hasiko den txapelketan parte hartuko dute. Martxoaren 4an debutatuko dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!