Berdintasuna enpresetan hizpide, Beterri Saretuz egitasmoaren hitzaldian

Aiurri 2023ko ots. 20a, 12:29

"Berdintasuna enpresetan" formazio zikloa antolatu du Hernanin Beterri Saretuz egitasmoak, genero berdintasuna praktikan jartzeko ereduak aztertu eta hausnartzeko. Hala, bide emango die eskualdeko kooperatiba eta enpresei, afera jorra dezaten.

Bigarren formazio zikloa du Beterri Saretuz egitasmoak. Guztira bi saioa izango dira Iturola
Elkarlan Sorgunean; lehena Lehenengoa otsailaren 22an, asteazkenarekin, 11:00etatik 13:00etara. "Genero berdintasuna enpresetan praktikan nola garatu" landuko dute bertan,
eta, antolatzaileen hitzetan, genero adierazleei begira jarriko dira horretarako: "Zer izaten dugu kontuan eta zein ezaugarri gehiagori begiratu beharko genioke?".

Hasteko, gaiari buruzko informazioa jasoko dute bertaratzen direnek: Berdintasun Diagnostikoak eta Berdintasun Planak, araudia, prozedurak… Jarraian, hausnarketarako parada ere izango du espazioak, Elhuyar Fundazioko eta Hiruki Larroxa kooperatibako kideen eskutik.

Lehen saio honen ondoren, berdintasun prozesuak garatzeko bidelaguntza izateko aukera zabalduko die sareak hala eskatzen duten kooperatiba, enpresa eta proiektuei. Azkenik, zikloa ixteko bigarren saio bat egiteko asmoa dute antolatzaileek.

Oraindik aukera dago izena emateko eta Beterri Saretuzen webgunean aurki daiteke informazio guztia.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!