[Postontzia]

Akelarre

Mari Carmen Alonso Irigoras 2023ko ots. 24a, 07:00

©Eitb

Nire haserrea adierazi nahi dut Akelarre programagatik, eta, aldi berean, EITBko zuzendariaren dimisioa eskatu. Programa honek euskal kultura barregarri uzten eta zapaltzen du. Iraingarria da euskal kulturari ematen dion tratamendua.

Umore gisa saldu nahi digutena, berez, euskal kultura Espainiako ikuspegitik barregarri uzten duen zaborra da, eta hori, arduradunen ezjakintasunagatik.

Programa ez dator bat EITB sortzeko legearen printzipioekin, eta harentzat bost axola irainduak izan diren milaka euskaldunak! Euskaldunak exotikotzat eta errespeturik gabekotzat hartzen gaitu.

Valeria Ros aurkezleak dio, umorea tresna izanda, eguneroko kezketatik urrundu nahi dituela euskaldunak eta hemendik kanpokoak. Bada, ez dakit zer esan nahi duen. Gogorarazi beharko diogu ez dugula zertan zergarik ordaindu euskal telebista bat mantentzeko, baldin eta euskaldunak iraintzeko zaborra irentsiarazi behar badigu.

40 urte jasan genituen hemen, euskaraz egiten genuenok “°AquÌ se habla en cristiano!” entzutera behartu gintuztelarik, kalean “°Esto es EspaÒa!”  etorkin batzuen ahotatik entzun beste erremediorik eduki ez genuelarik, eta abar.

Baina ez gaitezen iraganeko polemiketan sartu.

Uste dut Akelarre saioa eta bere aurkezlea gehiago egokitzen direla TeleMadrid edo antzeko telebistetara, sortzea horrenbeste kostatu zen euskal telebista batera baino gehiago.

Akelarre saioak, nahiz eta ikusleen milaka kexa eragin eta legebiltzarrean ere kritikak jaso, bereari eusten dio, eta atal berriarekin jarraitzen du, argudiatuz “txufla” dela bere ikurra. Bada, argi esan beharko zaio “txufla” horretatik sobera eduki dugula Vaya Semanita iraganeko saioari esker! Hori bai zela umorea, eta ez Akelarre saioko zaborra.

Andoni Aldekoa, dimisioa!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!