Erremontea

Aritz Eskuderok eta Mattin Arluciagak Erremonteko Afizionatuen txapelketa irabazi dute

Aiurri 2023ko ots. 27a, 09:52

Norgehiagoka orekatua eta bizia jokatu zen Galarretan, baina, azken mementoan, bikote gorria gailendu zen, huts gutxiago eginda.

Lehen tantotik partida orekatua ikusi ahal izan zen. Eskudero-Arluciaga bikoteak aurre hartu zuen, baina Irazu eta Aiestaran gertu mantendu ziren. Eskuderok sakea baliatuta hainbat tanto egin zituen eta Arluciagak aurrean min handia egin zuen, pilotak zabalera bidalita. Hala ere, Irazu defentsan fin aritu eta Aiestaranen pilotakada gogorrekin, partida erdikaldean, markagailuan aurretik jarri ziren. Esan bezala, partida orekatua ikusteko aukera eduki zuten erremontistek, izan ere, zenbait tantoren ostean, gorridunek aurre hartu zuten berriro ere; gutxinaka aldea ateratzen hasi ziren, garaipena lortu harte. 

Eskuderok eta Irazuk elkarren aurka finala jokatu dute, eta larunbatean biek debuta egingo dute profesional mailan. Bilakaera azkarra eta ona eduki dute eskualdeko pilotariek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!