Egunean Behin 2023

Azabala, "Aiurri" taldeko laugarren asteko sariduna

Arruti Andoaingo Zumea kalean dago.

Aurrera doa Egunean Behin lehiaketaren 11. denboraldia. Laugarren astea igarota, "Aiurri" taldeko partaideen arteko zozketan irabazlea "Azabala" izan da. Arruti gozotegiko sari gozoa zain du, beraz.

 

Aste osoko partidak jokatu ditu Azabalak, eta Aiurriko taldean 128. postuan sailkatu da. Irabazlea jar dadila harremanetan Aiurrirekin, andoain@aiurri.eus emailera idatzita.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!