Aiztondoko udaleku irekietarako begiraleak aukeratzeko deialdia

Irune Alfonso 2023ko mar. 3a, 09:45

Aduna, Larraul eta Alkizan egingo dituzten Aiztondoko udaleku irekietarako, begiraleak aukeratzeko deialdia zabalik izango da martxoaren 13 tik 31ra. Udalekuak, ekainaren 26etik uztailaren 21era izango dira.

Udalekuetan begiralea izateko baaldintza batzuk bete beharko dira; derrigorrezkoa izango da, 18 urte beteta edukitzea, DBH titulua izatea, euskara ulertu eta ongi hitz egitea, egingo den elkarrizketa eta talde dinamika gainditzea, eta curriculuma eta agiriak aurkeztea. Curriculuma lanpontsa@hezten.eus helbidera bidali beharko da. Hori guztiaz gain ongi baloratuko da aisialdiko zuzendari titulua, aisialdiko begirale titulua, ikasketak, prestakuntza ikastaroak, Ega titulia, eta lan esperientzia. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!