Berria Txapelketako bigarren partida urdinen aldekoa izan zen hasieratik. Irazuk eta Zubirik 5-6koaren ostean partida hautsi eta gorantz egin zuten markagailuan. Hamar tantoko errenta lortu zuten (5-15) eta pixkanaka gora egiten zuten bitartean, markagailua iraultzeko aukerarik gabe utzi zituzten Eskudero eta Loitegi aurkariak. Zubirik maila ona eman zuen, esperientzia baliatuta; dominatu egin zuen eta, batez ere, Loitegi partidatik ateratzen lortu zuen. Aurrelari gorriak akats gehiegi egin zituen eta Eskuderorentzat zaila izan zen akats horiei aurre egitea.
Ikusmira handia
Frontoia goraino bete zen, erremonteaz gozatzeko eta, batez ere, debutariak ikusteko; Aiestaran, Gurrutxaga, Eskudero eta Irazu. Giro ona nagusitu zen, Galarreta frontoia festa giroan murgilduta.