Arrizabalaga-Oses eta Aldai-Mendizabal bikoteek jokatuko dute eskuz binakako finala

Aiurri 2023ko mar. 13a, 12:43

Bi finalerdi borrokaturen ostean, aurtengo eskuz binakako txapelketak baditu finalistak; Olatz Arrizabalagak eta Uxue Osesek Amaia Aldai-Nora Mendizabal bikotearen aurka jokatuko dute martxoaren 26an, Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan.

Lehen finalerdian, Olatz Arrizabalagak eta Uxue Osesek 22-16 irabazi zieten Leire Garairi eta Enara Gaminderi. Olatz Arrizabalaga nagusi izan zen norgehiagokan, egindako 10 tantorekin; pilotaka biziekin min handia egin zuen eta airez txukun aritu zen, lehen koadroetatik min handia eginez.

Bigarren finalderdian, Amaia Aldai izan zen pilotari nabarmenduena, Nora Mendizabalek lagunduta. 22-18 markagailuarekin garaipena eskuratu zuren Larrarte eta Arrillagaren aurka. Hala ere, partida berdindua eta orekatua izan zen, baina Aldairen bizitasunak eta Mendizabalen segurtasunak partida erabaki zuen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!