Zuzendari bila dabil Beterri-Buruntzako Mankomunitatea

Aiurri 2023ko mar. 16a, 11:02

Beterri-Buruntza Mankomunitateak abian jarri du zuzendaritza postua betetzeko hautaketa-prozesua. Lanpostua betetzeko oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira 2023ko martxoaren 15ean eta baita ere mankomunitatearen web orrian kontsultatu daitezke.

Izenako emate epea 10 egun baliodunekoa izango da oinarriak GAOn publikatzen direnetik zenbatzen hasita, eta izen- ematea elektronikoki mankomunitatearen web orrian egin daiteke, mankomunitatearen erregistro orokorrean, baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako administrazio publikoen erregistroetan ere.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!