Buruntzaldea taldeko igerilariek ibilaldia egin dute asteburuan

Aiurri 2023ko mar. 20a, 13:18

Argazkia: Buruntzaldea IKT

Taldekide guztiak Lasarte-Oriako Maialen Chourraut kiroldegian elkartu ziren, eta goizeko 09:20ak aldera abiatu ziren Plazaolako trenbidetik barrena. Azkorteko bidera iritsita Benedikara igo ziren igerilariak, ondoren Azkorterako bidea berriro hartu eta ermitarantz jarraitzeko. Bertan, atsedenaldi txiki bat egin ondoren Buruntza mendiko tontorrera igo ziren. 28 taldekidek parte hartu zuten.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!