"Aiztondo bailara osoari Irrilekuetan izena emateko aukera eskainiko zaio"

Irune Alfonso 2023ko mar. 24a, 07:28

Aurretiaz, Ollogoyengo herrian egindako udalekuak.

Nekane Aizpun eta Xuban Garmendia Irrika aisialdi taldeko kideak dira. Irrilekuak antolatu dituzte.

Zein dinamika jarraituko du Irrilekuak? Ollogoyengo udalekuen antzekoa izango da?

Nekane Aizpun: Ollogoyengo udalekuetan oinarrituko garela argi dago. Aurten joango diren begiraleak haurrak izan dira lehenago, baina, begirale lanetan lehenengo urtea izango da haientzat.

Azaldu Irrilekuetako egun bat.

N.A.: Bi egun mota izango dira; irteera duten egunak eta ez dutenak. Ollogoyengo herrian geratuko garen egun horietako bat, hau da, irteerarik izango ez duen egun batean: goizean jaiki, mahaia prestatu, gosaldu, etxearen garbiketa burutu taldeetan banatuta, goizeko ekintza egin, jangelan bazkaldu, ondoren arratsaldeko ekintza eta denbora librea, jarraian dutxatzeko txanda, eta, azkenik, afaria, eta haurrei gehiena gustatzen zaien gaubela izango da. Ondoren, oheratu eta isiltasuna, hurrengo egunean, berriro hasteko. 

Aipatu duzun gaubela berezi horietako bat, zein izango litzateke?

N.A.: Neretzako gaubelak oso bereziak dira; herriak berak aukera ematen dizulako Villabona eta bailarako herrietan egin ezin dezakeguna egiteko. Ez dago autorik gauean, ez dago inor eta ez dago arriskurik. Haurrentzat kalean, iluntasunean, eta herri bateko gauean lasai ibiltzea oso berezia izaten da. Gainera, herritik pixka bat urrundu ezkero, liluragarria da  izarrak nola ikusten diren. Belaze batera joan, ortzira begira jarri eta konstelazio bat edo beste aurkitzeko jokoa izaten da batzuetan gaueko ekintza. Gauak oso argiak direnean, eta, ez dagoenean hodeirik, bertan ikusten duzun ortzia hemen ikusten ez duzuna da. 

Begirale "berriak" orduan, gogotsu al zaudete?

Xuban Garmendia: Izugarrizko ilusioa dugu. Begirale batzuk haur gisa joan gara eta oso ongi pasa izan dugun bertan. Izugarrizko esperientzia da. Bestetik, haurrak zirela, joateko aukerarik izan ez zutenak ere badaude eta hauek ere izugarrizko gogoa dute probatzeko. 

Aiztondoko herritarrek aukera berdinak izango dituzte Irrilekura joateko? 

N.A.: Izen ematea Irrikako parte direnei ireki zitzaien, eta, dagoeneko, 60 lagunetik gora izen-emate ditugu. Aiztondo bailara osoari Irrilekuetan izen emateko aukera, martxoaren 22an zabaldu zen eta hilaren 30 arte edukiko dute aukera apuntatzeko. Horretarako, internet bidezko formulario bat bete beharko da, link bat zabalduko dugu sare sozialen bitartez, eta ikastetxeetara ere joango gara. Udalekuetara joateko aukera, izen ematearen ordenaren araberakoa izango da, zozketarik gabe.

Izena emateko: IRRIKALEKUAK 2023

 

Elkarrizketa osoa irakurgai dago Aiurri hamaboskarian

 

Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:

  • Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
  • Amasa-Villabona: Basajaun liburu-denda eta Amasa kafetegia.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!