Autobusa antolatu du Jardun Koordinadorak, Aberri Egunerako

Aiurri 2023ko mar. 31a, 11:38

Autobusa antolatu du Jardun Koordinadorak, Gernikara joateko Aberri Egunera hilaren 9an: goizeko 10:30ean abiatuko da Amarako Xanti jatetxetik, eta geldialdia egingo du Urnietan, 10:45etan Once alboko geltokian, hain justu.  

15 euroko kostua dauka joan-etorriak autobusean, eta Donostiako Belea tabernan zein Hernaniko Goiz argi tabernan egongo da aukera izena emateko, baita aberrieguna.autobusa@gmail.com helbide elektronikora idatzita ere. 

"Ukazioaren aurrean, Euskal Herriak askatasuna" lemapean, askotariko hitzorduz betetako eguna izango da, gaueko ordu txikiak arte. Hala, goizeko 04:00tan egingo du buelta autobusak.  

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!