Gurrutxaga eta Zaldua, merezimendu osoz txapeldun

Aiurri 2023ko api. 9a, 10:22

Gurrutxagak eta Zalduak irabazi dute Berria Txapelketako finala, Goikoetxea urnietarra eta Aiestaran gainditu eta gero (30-35).

Merezimendu osoz dira txapeldun. Gurrutxaga eta Zaldua nagusi izan ziren, hasieratik. Finalean ez zegoen emoziorik, baina gorriek partidan sartzea lortu zuten. 27. puntura iritsita berdinketa iritsi zen. Baina urdinak 28-30 aurreratu ziren berriro, eta amaiera aldera aurkariak baina hobeto jokatzen asmatu zuten.

Aizarnazabal eta Donostia aldera joan da txapela, Gurrutxaga eta Zalduaren eskutik. Goikoetxea urnietarrak aukera berrien bila jarraitu beharko du. 16 tanto egin zituen, baina berak eta bere kideak akats gehiago egin zituzten. Finaletan ez da bakarrik puntuak egitea, baizik eta akatsik ez egitea. Eta detaile horretan egon da finalaren gakoa.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!