Ekaitz Kortajarena, Espainiako txapeldun

Aiurri 2023ko api. 11a, 12:32

Ekaitz Kortajarena Espainiako Master Txapelketa irabazi, eta Espainiako txapeldun bihurtu da. Gainera, Kortajarenak lortutako emaitzaz gain, Danok Danenako taldekideek bi zilarrezko eta hiru brontzezko domina lortu dituzte.

Txapelketa apirilaren 1ean eta 2an jokatu zen eta Danok Danena taldeko 8 kidek hartu zuten parte bertan. 3 emakume eta 5 gizon aritu ziren lehiatzen eta hurrengo emaitzak lortu zituzten: 

Emakumeak
F 35 
55 Kilo maila - LIDIA MARTÓN 3. postua. AMAIA BLANCO 8.postua.
OPEN maila - DANIELA PÉREZ 4. postua
 
Gizonak
M 35
61 Kilo maila - EKAITZ KORTAJARENA - TXAPELDUNA. (Aurtengoarekin, hirugarren master titulua lortu du).
89 Kilo maila - GORKA ENDJILO - 2. postua.
 
M 40
67 Kilo maila - ANDRES RUBIÑOS - 3. postua     
73 Kilo maila - PABLO UCERO - 2. postua
 
M 45
102 Kilo maila - AITOR TECEDOR - 3. postua

 

 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!