Bihartik aurrera Oria Merkatari Elkartearen "Bonjour Paris, Eiffel dorrearen bila" kanpaina hasiko da

Aiurri 2023ko api. 17a, 09:50

Artxiboko irudia

Aurten ere Oria Merkatari Elkarteak  ohikoa den bezala,  sektorea bultzatzeko kanpaina berria jarriko du  martxan bihartik aurrera. Apirilaren 18tik ekainaren4ra bitartean erosteko aukera izango da, kanpaina bikoitza den berezitasunarekin.

Alde batetik, "Bonjour Paris" izeneko kanpaina izango da: Villabona eta Zizurkilgo dendetan erosteko aukera izango da eta erosketa bakoitzarekin boleto bat betetzeko aukera izango da, ondoren, zozketa handi batean sartzeko. Saria 2 pertsonentzako Parisera bidaia izango da, garraioa (trena) eta bi eguneko gaua Hotelean barne. Zenbat eta gehiago erosi herriko dendetan, orduan eta aukera gehiago izango da zozketan. 

Bestetik, Eiffel dorrearen bila haurrentzako jolasa jarriko da martxan, egunero Eiffel dorrea aurkitu beharko dute saltokietako erakusleihoetan. Aurkitu ondoren, dendara sartu eta haurraren datuak utzi beharko dira zozketan parte hartzeko. Zozketaren saria, Madrilgo Warner Parkerako sarrerak izango dira. Bi heldu eta haur batentzako saria holeteko gauarekin batera. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!