Eskualdeko hainbat kidek Oargiko rokodromoa zaharberritu eta txukunduko dute

Aiurri 2023ko api. 18a, 10:11

Azken urtetan, hainbat kide elkartu dira Tolosako Oargi rokodromoa berritzeko eta txukuntzeko. Hala ere, rokodromo zaharrak emandako zerbitzua goraipatze aldera, agurreko ekitaldia antolatu dute apirilaren 29rako, Oargiko Eskalada Topaketa deiturikoa.

Tolosan kokatuta dagoen Oargiko rokodromoak denbora luzez biziraun du auzolanari esker; bertaratzen ziren eskalatzaileei zerbitzu autogestionatua eskaintzea xede sortu zen. Horiek horrela, modu egokian eman nahi diote agurra rokodromo zaharrari, janarekin, edanarekin eta, azken aldiz, eskalatzeko aukerarekin. Azpimarratu dute izen-ematea doakoa dela. Hainbat babesle lortu dituzte ekitaldia aurrera eramateko, beste batzuen artean, Mizpiradi eta Balerdipeko Erleak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!