Goikoetxeak eta Barrenetxeak Urriza-Martirena bikotea gainditu zuten Sagardoaren Txapelketan, bi setak irabazi ostean (7-15 eta 12-15). Barrenetxeak maila ona erakutsi zuen partidako lehen tantotik; ikusgarria izan zen hasieratik bukaerara. Oso ondo aterazen zuen pilota frontisetik, piloteoan bikain aritu zen, eta konfiantza eman zion Goikoetxeari, zeina, oso seguru egon zen. Partida polita eta azkarra izan zen.
Petritegi sagardotegia ordezkatu zuten Aldabek eta Azpirozek garaipena eskuratu zuten Ansa-Zaldua bikotearen aurka (Aburuza): 9-15, 15-12 eta 1-5 (1-2). Sistema berriarekin irabazleek hiru puntu lortu zituzten eta galtzaileek puntu bakarra. Azpiroz izan zen partidako protagonista nagusia. Zaldua maila onean lehiatu zen, Ansa, aldiz, oso irregularra izan zen partidan.