Txapelketa Euskal Herriko bederatzi herrietan jokatuko da. Lehenengo jardunaldia larunbatean hasiko da, arratsaldeko 18:00etan, Aizarnazabalen. Bidean, larunbatetan, Zestoak, Amezketak, Oriok, Beasainek, Altsasuk, Villabonak eta Hondarribiak jardunaldi bana jasoko dute herriko frontoietan. Finala, berriz, Zumarragan jokatuko da.
Bikoteak ez dira finkoak izango, jardunaldi bakoitzean aldatzen joango dira eta puntuaketa indibiduala izango da.
Zortzi jardunaldiren ondoren, pilotari bakoitzaren emaitzak kontuan hartuta (eginiko tantoen eta huts egiteen kenketaren emaitza) bataz besteko onena duten lau erremontistek jokatuko dute talde bakoitzeko finala (bi aurrelari eta bi atzelari talde bakoitzean).
Aurkezpenean izan ziren: Joseba Urkiola EITBko Kirol Zuzendaria; Iker Goiria Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo zuzendaria; Mari Carmen Arregi Aizarnazabalgo Alkatea; Mikel Serrano Zumarragako Alkatea; Anuska Esnal Orioko Alkatea; Beatriz Unzue Villabonako alkatea; eta Juan Luis Silanes: Hondarribiako kirol zinegotzia.