Erremontea

Goikoetxea-Barrenetxea eta Ansa-Zaldua bikoteak garaile, asteburuan

Aiurri 2023ko api. 25a, 12:51

Goikoetxea-Barrenetxea bikoteak beste garaipen bat eskuratu zuen Sagardoaren Txapelketan (2-1). Ansak eta Zalduak txapelketan aurrera egiteko lehen garaipena eskuratu zuten (2-1).

Jardunaldi ikusgarria jokatu zuten lau bikoteek asteburuko Sagardoaren Txapelketan. Lehen partidan Goikoetxeak eta Barrenetxeak Ezkurra-Zubiri bikotearen aurka jokatu zuten (2-1). Oso partida bizia, ziragarria eta parekatua izan zen. Lehen set-ean tanto bakarragatik irabazi zuten garaileek. Bigarren set-a galdu eta azken bost tantoetan erabaki zen partida. 

Bigarren partida ere zirraragarria izan zen. Ansak eta Zalduak Segurola-Juanenea bikotearen aurka jokatu zuten. Lehenengo set-ean Ansa eta Zaldua izan ziren garaile (15-10). Bigarrenean, berriz, galdu egin zuten (12-15), beraz, bost tantoko azken partidatxoan jokatu zen lehian jarraitzeko ezinbesteko puntua. Hala ere, azken set-ean aise gailendu ziren Ansa eta Zaldua.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!