Ehunka eta ehunka lagun Tolosan, osasun publikoaren aldeko manifestazioan

Aiurri 2023ko mai. 6a, 13:45

TOPA erakundeak Tolosaldeko eta Andoaingo biztanleak manifestaziora deitu ditu, eta jendetzak bat egin du deialdiarekin. Horrelako manifestazio jendetsua gutxitan izan da Tolosan.

Osasun publikoaren alde, lehen arretako zerbitzuak lehenestearen alde eta Tolosako ospital publikoaren alde elkartu da jendetza Tolosako kaleetan. Triangulotik alde zaharrera jo dute manifestariek, eta segidan Rondillatik gora Tolosako kale handienetan barrena ibili dira.

Eskualdean osasun publikoaren galerarekiko dagoen kezkaren adierazlea da, gaurkoa. Bideoak 8 minutu irauten du, eta grabazioa moztuta ere oraindik jende asko zetorren atzetik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!