"Kolpez kolpe" eguna egingo dute Hernanin, hilaren 27an

Aiurri 2023ko mai. 11a, 10:57

Egun osoko egitaraua antolatu du Buruntzaldeako Gazte Koordinadora Sozialistak, maiatzaren 27rako, goizeko 11:00tan hasita gauera arte iraungo du.

Futbito finala ikusteko aukera egongo da, eta, arratsaldean, kirol ikuskizuna iragarri dute, 19:00tan. Horrez gain, bazkaria egingo dute, eta tiketak salgai egongo dira Andoaingo 97 eta Urnietako Frontoi tabernetan. Gauean, gaztetxean, DJak izango dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!