846 km dokumentala eskainiko dute, hilaren 18an, Basteron

Irune Alfonso 2023ko mai. 11a, 12:55

Abenduan, Aiztondo aldeko herritar talde batek furgoneta eta bizikletak hartu eta Parisera bidaiatu zuen. Handik, presoen eskubideen alde Reau eta Martutene arteko ibilbidea osatu zuten guztia dokumental batean filmatuz.  Hilaren 18an, arratsaldeko 18:30ean ikusteko aukera izango da Basteron.

Dokumentala ikusteaz gain, aurkezpena, luntxa eta hitzartea izango da. Aretoak 200 pertsonako aforoa du eta gonbidapenen esleipena formulario baten bitartez bete beharko da: https://forms.gle/fKpmn3PyQBGE3V1b

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!