Asteasuko musikariek eta Andoaingo Bandak “Asteasu” abestia jendaurrean estreinatu dute

Xabier Lasa 2023ko mai. 14a, 18:26

Mirari Irurtzunek pandemia garaian konposatu zuen Asteasu abestia lehenengo aldiz interpretatu dute zuzenean, Usarrabi frontoian, gaur. Andoaingo Udal Musika Eskolako Bandak kontzertua eskaini du, eta bertan, Asteasuko hainbat musikari eta dantzari bildu zaizkio abestu hori jotzeko. Entzuleen txalo zaparrada jaso dute musikari guztiek. Kontzertuko hiru abesti (Asteasu, Flor de Lis eta Shirim a Klezmer suite) bideoz ikusgai daude:  

Asteasuko honako musikariek eta dantzariek hartu dute parte Asteasu abestiaren interpretazioan, Mikel Emezabalek zuzentzen duen Bandarekin bat eginda:

* Andoni Ezkerra (abeslaria).

* Mirari Irurtzun (biolina).

* Malen Aranburu eta Xanti Azurmendi (trikitilariak).

* Mikel Urretabizkaia (panderoa).

* Amaia Agirre (bertsolaria). Haritz Mujikak sortu zuen abestiaren letra, baina gaur kontzertuan ezin izan du parte hartu.

* Leire Usabiaga, Nerea Goikoetxea eta Jon Lizarribar (txistulariak).

* Jaione Urdanibia eta Edurne Martinez (eskusoinuak).

* Aitor Atxega (baxu elektrikoa).

* Aitor Urkola (adarra).

* Elene Zeberio eta Beñat Beobide (dantzariak).

* Usarrabi abesbatza.

Bestalde, Bandak kontzertuan barrena jo duen Flor de Lis abestian, Iosu Mujika Asteasuko klarinete jole gaztea bakarlari gisa aritu da (bideoz, ikusgai).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!