Eraso homofobo eta arrazistak gaitzesteko, Villabonako Udalak eta Zizurkilgo Udalak elkarteratzea deitu dute, eguerdian

Irune Alfonso 2023ko mai. 17a, 10:09

Gaur, maiatzak 17, elkarteratzea deitu dute Amasa-Villabonako Udalak eta Zizurkilgo Udalak. Elkarteratzea eguerdiko 12:00etab izango da bi herriak batzen dituen oinezkoen zubian. Mugimendu feminista deialdira batu da. 

 Amasa-Villabona eta Zizurkilgo Udalak ateratako oharra: 

Bihar, maiatzak 17, LGTBIfobiaren aurkako nazioarteko eguna dugu.

Zizurkil eta Villabonako Udalok aniztasunaren aldeko aldarria egin nahi
dugu, ozen eta garbi. Herri anitza nahi dugu, non edozein lasai eta seguru
bizi ahal izango den. Non bakoitzaren aukerak eta izaerek herria aberasten
duten.

Egun hau baliatu nahi dugu inongo eraso homofoborik ez dugula onartzen
esateko ere. Alkohola ez da aitzakia, eztabaidak ezin dira indarkeriarekin
konpondu eta are gutxiago irain homofoboekin. Bestelako jendarte eredu
bat nahi dugu. Horregatik, asteburuan gure herrietan gertatutakoa irmo
salatu nahi dugu.

Zizurkilgo eta Villabonako Udalok lanean jarraituko dugu homofobiaren,
xenofobiaren eta matxismoaren aurka. Gure herritarrak, jatorria eta sexu
orientazioa edozein izanda ere, askatasunean bizitzea nahi dugu.

Hau guztia dela eta, bihar maiatzak 17, elkarretaratzea deitzen dugu Ama-
sa-Villabona eta Zizurkilgo Udalok, eguerdiko 12:00etan, bi herriak batzen
dituen oinezkoen zubian. Bertan parte hartzera gonbidatzen ditugu herri-
tarrak.



AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!