Sakabanaketa politika salatzen duen 846 km dokumentala estreinatu dute Basteron

Xabier Lasa 2023ko mai. 19a, 12:50
Dokumentaleko zazpikotea, Basteron. Zutik, Ander Goikoetxea, Eñaut Zelarain, Xabat Oiartzabal, Manex Iriarte eta Andoni Ugarte. Behean: Mikel Goia eta Beñat Uribetxeberria.

846 km dokumentala Basteroko areto-gela jendez lepo zegoela estreinatu zuten, atzo. Aiztondoko zazpi gaztek egindako ikus-entzunezkoa da, 2022ko abenduan Frantziako Reau presondegitik Martuteneko presondegira dauden 846 kilometroak bizikletan egin ostean osatu dute. Euskal presoekiko dispertsio politika, eta zehazkiago, Euskal Herritik urrutien, Parisetik gertu, Reuan dagoen Ainhoa Ozaeta andoaindarraren egoera salatzeko asmoz egin dute ikus-entzunezkoa.

Dokumentalak, Aiztondoko zazpi gazteek bizikletan egindako ibilbidearen irudiak, horien testigantzak eta Idoia Ozaetaren adierazpenak biltzen ditu; azken honi,  ahizpari espetxean ezartzen zaion bizi-erregimena eta familiarrek eta lagunek bera bisitatzeko egin behar izaten dituzten bidaia luzeak deskribatzen ditu. Bere hitzetan, Ainhoa Ozaetari emakume izateagatik salbuespeneko sakabanaketa politika aplikatzen zaio.

Beñat Uribe-Etxeberria da 846 km dokumentalaren egilea, eta Basteron adierazi zuenez, honetaz aurrera, eskaerak jaso ahala hantxe proiektatzeko asmoa daukate. Harremanetarako, 846kilometro@gmail.com korreoa sortu dute.

Maiatzaren 10ean Beñat Uribe-Etxeberriarekin egindako elkarrizketa, ikusgai:

 

Trailerra ere sareetan zabalduta daukate egileek:

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!