Manchesterreko Munduko Hyrox lehiaketaren denboraldia amaitu da

Aiurri 2023ko eka. 1a, 11:46

Manchesterreko Munduko Txapelketan Hernaniko klubeko 7 atletek parte hartu zuten, aldez aurretik sailkatu ondoren: "Zalantzarik gabe, urteko ekitaldirik onena izan zen, bai instalazioen eta antolaketaren aldetik, bai maila guztietako atleten mailaren arabera. Nabari zen Mundiala zela".

Igor Arruti laugarren sailkatu zen bere mailan (25-29 urte bitarte), 01:04:25eko denbora eginda. Horrez gain, nabarmendu beharra dago, Aitor Lizarazuren bigarren postua, 30 eta 34 urte bitarteko adin tartean. Zoritxarrez, Ismael Mateok ezin izan zuen proba amaitu, lehen postuan zihoan arren, denboraldi hasieratik jasaten ari zen lesioa medio.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!