Jokin Lizeaga Tolosa inguruko lasterketetan maila ona eskaintzen ari da, azken aldi honetan. Maiatzean, Trikuharri lasterketan nabarmendu ostean, aurreko asteburuan T2T mendi lasterketan bigarren helmugaratu zen. Proba osoan aurrealdean ibili zen, lasterketa erregularra osatuz. Erregulartasun hori izatea gauza handia da Lizeagarentzat, etorkizuneko erronkei aurre egiteko garaian.
Tolosako mendi-lasterketa handian ez zen urnietar bakarra izan. Ainhoa Arruti bederatzigarren helmugaratu zen, T2T lasterketan.
Nesketan podiumera igo zena Maialen Gurrutxaga izan zen. Hirugarren sailkatu zen, T3T mendi maratoian.
Andoaindarrak eta urnietarrak
Andoaindarren artean, Ivan Piñon, Jokin Uzkudun eta Igor Amantegi lehen 50 postuetan sailkatu ziren, T3Tn. Urnietarren artean Ander Zubizarreta eta Pablo Santos.
Asier Ceballos, Ander Setien, Julen Barandiaran, Xabier Alustiza, Iñigo Arruabarrena, Iker Ipintza eta Asier Gaztañaga andoaindarrek T2Ta amaitu zuten.