Erremontari Herriz Herriko txapelketako finalaren aurkezpena egingo dute Zumarragan

Aiurri 2023ko eka. 15a, 11:53

Ekainaren 18an jokatuko da Zumarragan Erremontari Herriz Herri txapelketaren finala, eguerdiko 12:00etatik aurrera. B taldeko finala Gurrutxaga-Apezetxea, Zaldua II-Eskudero bikoteek jokatuko dute eta A finala, Ezkurra II-Juanenea, Goikoetxea V-Azpirozen kontra. Gaur arratsaldean egingo dute pilota aukeraketa. 

Bertan izango dira B eta A taldeetako zortzi finalistak. B taldeko lau finalistek aukeratuko dituzte pilotak lehendabizi eta ondoren A taldeko lau pilotarien txanda izango da.  Material aukeraketarekin batera finala aurkeztuko da, lehenengo aldia baita honelako final bat Zumarragan jokatzen dena. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!