Kargua hartu dute lehen aldiz Kristina Rodriguezek, Adunan, eta Maite Aranburuk, Zizurkilen. Karguan errepikatuko dute Bea Unzuek, Amasa-Villabonan, eta Maite Aranak, Larraulen. Laugarren agintaldia jarraian egingo du kargu gorenean, bestalde, Pili Legarrak, Asteasun.
Lehen hirurak EH Bildukoak dira, laugarrena PSE-EEkoa eta bosgarrena Asteasu Batuz hautes-zerrendakoa.
Gizarte berdinzalea, justua eta feminista. Helburu horiekin edo antzekoekin bat datoz bost hautagaiak. Atzokoan kargua hartu zuten bostek, sinbolismo handiko irudia eskainiz.
Azken agintaldietan egin bezala, Aiztondoko hautetsiek bazkaltzeko hitzordua egiten dute. Atzokoan Adunako Zabalan elkartu ziren Adunako, Amasa-Villabonako, Asteasuko eta Zizurkilgo alkateak. Eta haiekin batera, hautetsiak, lagunak eta senideak.