Greba feminista orokorra deitu du Euskal Herriko Mugimendu Feministak, azaroaren 30erako

Aiurri 2023ko eka. 21a, 11:45

Hainbat eraikinetan iragarri dute grebaren eguna. Argazkia: Euskal Herriko Mugimendu Feminista.

Euskal Herriko Mugimiendu Feministak zaintza eskubide kolektiboa aldarrikatzeko eta borrokatzeko greba orokorra iragarri du, azaroaren 30erako. Denon Bizitzak Erdigunean prozesua hasi zuten 2022an eta jarraipena emango diote aurtengoan ere.

Euskal Herriko Mugimendu Feministak martxoaren 8an iragarri zuen udazkenean greba orokorra deituko zuela, baina data zehazteke geratu zen. Orain, jakitera eman dute azaroaren 30ean izango dela, osteguna. Bizitzak erdigunera ekarriko dituen zaintza eskubide kolektiboa aldarrikatzea dute xede, horretarako ezinbestekoa da "zaintza sistema publiko eta komunitario bat ezartzea, zaintza sistema aldatzea dena aldatzea baita". 

Mugimenduak aditzera eman duenez, "zaintza sistema publiko eta komunitario baten" kaleratuko dira azaroaren 30ean: "Pribatizazioaren eta merkantilizazioaren aurka, zaintza lanetan eta sektore feminizatuetan baldintza onartezinetan bizi garen emakumeon eskubideen alde".

Greba orokorrera begira martxan jarri direla nabarmendu dute, eta herri zein auzoetako asanbladetan antolatzen ari direla. Euskal herritarrei grebara batzeko deia zabaldu zaie: “Bizitza duinen aldeko borroka da hau, bizitza osoan zainduak izateko eta konpromiso berdinaz zaintzeko eskubidea lortzeko".

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!