Maila ona erakutsi zuten Buruntzaldeako igerilariek Gipuzkoako txapelketan

Aiurri 2023ko eka. 21a, 12:49

Pasa den asteburuan, Gipuzkoako Alebin Txapelketa ospatu zen. Lehiaketan Buruntzaldea igeriketa taldeko sei kidek igeri egin zuten: Iñaki García, Mario Amantegi, Ibon Elola, Oihan Matute, Kimetz de la Cruz eta Itxaso Iparragirre.

Egindako probei dagokienez, klubeko kide gehienek lortu zuten podiumera igotzea Txapelketan , eta denen artean 21 domina lortu zituzten, honela banatuta:
 
Urreak (9)
  • Oihan Matute, 100 lau estiloak
  • Iñaki García, 100 bizkar
  • Mario Amantegi, 400 lau estiloak
  • Iñaki García, 200 bizkar
  • Iñaki García, 200 lau estiloak
  • Gizonezkoen 4x100 lau estiloetako errelebua
Zilarrak (10)
  • Gizonezkoen 4x100 libre errelebua
  • Gizonezkoen 4x200 libre errelebua
  • Iñaki García, 100 librea
  • Oihan Matute, 200 bular
Brontzeak (2)
  • Ibon Elola, 100 bizkar
  • Ibon Elola, 200 bizkar
 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!