Errockmeria jaialdia izango da uztailaren 9an, Zelatunen

Aiurri 2023ko eka. 26a, 10:26

Sofa taldea iaz, Zelatunen

II. Errockmeria ospatuko dute uztailaren 9an, Zelatunen. Beertokik antolatuta, goizeko 12:00etatik hasita, hainbat kontzertu ikusteko aukera izango da. Hala nola, Esanezin, Habi, Occhi Di Farfalla eta Mihise.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!