Denboraldiko bigarren garaipena eskuratu du "Libiak", iragan asteburuan Mundakan

Aiurri 2023ko eka. 26a, 12:54
Argazkia: Sanpedrotarra

San Pedrok amaiera bikaina eman zion Mundakako estropadari. Libiak aurreko txandan ezarritako denbora hobetu zuen; hamar segunduko aldea lortu zuten, San Juanen eta Lapurdiren aurretik geratuta. Asier Carballedaren taldeak KAE-1eko sailkapen nagusiko lehen postuan da, eta lau puntu ateratzen dizkio Xuberori eta sei sanjuandarrei. Tartean dira Jon Jauregi andoaindarra eta Imanol Olasagasti adunarra.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!