Erraustegiko hobian sutea jazo da, gaur goizaldean

Aiurri 2023ko uzt. 4a, 12:04

GuraSOS plataformak erraustegian gertatutako sutea salatu du, eta GHK-k erraustegiko bolumen handiko hondakinen hobian sute txiki bat jazo dela baieztatu du. Hala ere, 07:45ean sortutako sua 10:00etarako kontrolpean zegoela azpimarratu du GHK-k eta ez dela aparteko kalterik sortu.

Argazkietan ikus daitekeenez, ke-zutabe handi batek hartu du paisaia; eskualdeko hainbat lekutatik ikus daiteke kea. Sareetan hainbat argazki eta bideo zabaltzen ari dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!