Musukoa jada ez da derrigorrezkoa izango osasun zentroetan, zentro soziosanitarioetan eta farmazietan

Aiurri 2023ko uzt. 5a, 12:16

Andoaingo anbulategia

Espainiako Gobernuak osasun-krisiaren amaiera onartu du,  Espainiako Aldizkari Ofizialeko argitalpenaren arabera. Ondorioz, aurrerantzean, ez da beharrezkoa izango musukoa  osasun zentroetan, zentro soziosanitarioetan eta farmazietan.

Dena dela, honako esparru hauetan, maskararen erabilera indartzea gomendatu du: bestek beste, zainketa intentsiboetako unitateetan eta pertsona kalteberak dituzten unitateetan; ospitaleetako edo Lehen Arretako larrialdietan, itxarongelak barne, eta adinekoen egoitzetan. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!