Eskualdeko taldeen ordezkariak Donosti Cup-aren irekiera ekitaldian

Aiurri 2023ko uzt. 5a, 13:36

Donosti Cup futbol txapelketa atzo jarri zuten abian ofizialki, arratsaldean jokatu ziren lehenbiziko neurketekin eta Anoetako estadioan egin zuten irekiera ekitaldiarekin. Munduko hainbat herrialdetatik heldutako 865 talde ariko dira lehian Donosti Cup-en, guztira. Eskualdeko taldeen ordezkariek (Aiztondo, Danena, Euskalduna eta Urnieta) Anoetako ekitaldian egin zen desfilean hartu zuten parte. Antolatzaileek ekitaldiko bideoa zabaldu dute (eskualdeko ordezkariak, 01:48 minututik aurrera).

Argazki-bilduman, Urnieta K.E.ko eta Euskaldunako ordezkariak Anoetan ageri dira, eta baita ere, Euskaldunako bi taldeek (kadetea eta jubenila) Pasai Antxon arratsaldean jokatu zuten partiduen zenbait irudi. Bi taldeek Madrilgo CSF Tearnen kontra jokatu zuten.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!