Errockmeria ospatu da gaur Zelatunen

Ainhoa Gil 2023ko uzt. 9a, 21:20

Errockmeriaren bigarren edizioa egin dute gaur Zelatunen. Esanezin, Habi, Occhi Di Farfalla eta Mihise taldeek eskaini dituzte kontzertuak, behe-laino itxi artean. 

Zelatungo borden artean antolatu dute Errockmeria. Belazean eserita, jende asko elkartu da kontzertuez gozatzera, nahiz eta eguraldiak ez duen asko lagundu. Musika zaleek gozatua hartu dute Ernio eta Gazume mendien arteko lepoan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!