[Postontzia]

Elkarretaratzea, osasun publikoaren alde

HERRI PLATAFORMA, OLATU TXURIAK, DOPA HERRI MUGIMENDUAK 2023ko uzt. 13a, 07:22

Artxiboko irudia

Donostialdeko Herri Plataformakook, Olatu Txuriakook eta D.O.P.A.kook, datorren 15eko elkarretaratzerako deialdia helarazi nahi dizuegu. Ekitaldia eguerdiko 12:00tan Donostiako Amara Berriko Osasun Zentroan izango da.

Bertan, Osakidetzako Lehen Arretaren egungo egoera salatu nahi dugu. Uda honetan, langile gabezia dela-eta, arretaren kalitatea kaskartu egin da.

Esate baterako, Ondarretako Osasun Zentroko arratsaldeko zortzi sendagiletik bi aritu dira lanean. Bestalde, Donostialdeko ospitaletik kanpoko larrialdietako zentroetan –Zarautz, Donostia, Hernani, Orereta–, sendagile askoren jardunaldia bete gabe geratzen dira. 420, gutxi gorabehera, hiru hilabete hauetan.Erizainak betetzen du sendagilearen rola.

Osakidetzako arduradunei lan-taldeak zentro guztietan osa ditzatela eskatzen diegu. Behar dugunean, dagozkigun osasun langileak aurrez aurreko arreta bermatu ahal izateko.

Gu kalitatezko Osasungintza Publikoaren alde ari gara eta arituko gara. Murrizketarik ez!!!! Suntsipenik Ez!!!!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!