Segurolak eta Ansak Barrenetxea-Juanenea bikotearen aurka jokatuko dute arratsaldean

Aiurri 2023ko uzt. 13a, 12:42

Jai Alai Summer Season txapelketako finalerdia jokatuko da gaur arratsaldean, 16:00etatik aurrera Hernaniko Galarreta frontoian. Postu horren bila, Segurola-Ansa II eta Barrenetxea IV-Juanenea kantxaratuko dira. Bi bikoteek atzo egin zuten materialaren aukeraketa eta taktika agerian geratu zen. Gorriek jokoa moteldu nahiko dute eta urdinek bizkortu. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!